XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zure koadernoan marraztu dituzun zirkulazio seinale horiek sailkatzeko, har itzazu lau orri zuri.
- Orri bakoitzean mota bateko izenburua letra handiz idatzi:
- Koadernoan jasotako seinale bakoitza bere sailean marraztu.
- Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartulina batean ipiniz, hormirudi dotorea osa dezakezu.
Zirkulazio seinalei buruz ikasitakoaren laburpen fitxa izango da hormirudi hori.
Konturatu al zara zer dioen izenburuak?
Hori aztertzeko proposatzen dizugu honako ariketa.
Egin ohi duzuen bezala, taldetxoetan bildu eta gaia aztertu.
Beheko galderak, laguntzeko dira.
- Zure herriko kaleak garbiak al daude?
Nork garbitzen ditu?
- Eta kalean utzitako zaborrak, nork jasotzen ditu?
- Zeintzuk dute kaleen garbitasunaren ardura?
- Nola lagundu dezakezu kaleak garbi mantentzen?